Solasaldia Antton Olariagarekin
Datorren ostegunean, Euskal Irudigileak elkarteari esker, solasaldia burutuko da Koldo Mitxelena Liburutegiko komikiaren txokoan, Komikigunean hain zuzen. Elkarte honek irudigileei aurpegia jarri eta beraien lana ezagutzera eman asmoz, irudigile-ilustratzaile zein komikigileekin solasaldiak antolatzen ditu bai euskaraz zein gazteleraz eta erkidegoko hiriburuetan zehar.
Aurten estreinakoz, Antton Olariaga, ibilbide luzea duen komikigilea izango da protagonista. Solasaldia Arrate Rodriguez irudigileak gidatuko du. Anttonen ibilbidea errepasatu, bere lanak ezagutarazi, egun zertan dabilen ikusi eta etorkizuneko asmoei buruz ere solastuko dira elkarrizketa moduan, elkarrekin solasean.
Antton Olariagarekin solasean
Antton Olariaga eta Arrate Rodriguez
Komikigunean ekainaren 16an 19:00tan
Antton Olariagaren hainbat komiki KM Liburutegiko katalogoan
Olariagaren eguneroko protagonista, euskal komikigintzan ezagunenetakoa den komiki pertsonaia: Zakilixut
Komikigunean ikusgai egon zen ‘Marra eta hitza’ erakusketa