Solasaldia Mikel Anterorekin
Euskal Irudigileak, Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen Elkarteak, solasaldia antolatu du Komikigunean
Kike Infame eta Mikel Anteroren solasaldia
Maiatzaren 24an, 19:30tan Komikigunean
Mikel Antero animazioan aditua, irakaslea, ilustratzailea eta komikigilea da. Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasten aritu zen. Kunsthalen lan egin du, Irungo goi mailako diseinu zentroan. Pausoka edo El Terrat produktoreentzat errealizadore eta postprodukzio lanak egin izan ditu. Eta aldi berean, bere enpresa propioa sortu du: UNDO Animotion.
Irakasle gisa lan egiteaz gain, komikigintzan ere badabil, “Lami, bidaiaren hasiera” Gaztezulon argitaratu du. Solasaldi honen bidez bere ibilbidea eta bere lanetan ezagutu dituen hainbat munduri buruz jardungo da, irakasletzatik animazioraino.
Euskal Irudigileak
UNDO Animotion