Sophia Loren (1934- )
80 urte bikain bete ditu Sofia Scicolonek, Sophia Loren bezala ezaguna denak zazpigarren arteko zaleen artean.
Erroman jaiotako aktore hori XX. mendeko bigarren erdialdeko aktore aipagarrienetakoa da eta Hollywoodeko zinema klasikoaren barruan izar handienen artean dago.
Egin zuen karrera luzean aktore handienekin aritzeko aukera izan zuen (besteakbeste, Marlon Brando,Charlton Heston,Frank Sinatra,Anthony Quinn,Alec Guinness,Cary Grant,Gregory Peck,Peter O’toole,Richard Burtoneta Marcello Mastroiannirekin);horrez gain, zuzendari handiek zuzentzeko aukera ere izan zuen (Anthony Mann,George Cukor,Charles Chaplin,Vittorio De Sica,Sidney Lumet,Michael Curtiz….).
Aktore onenaren Oscar Saria lortu zuen 1961. urtean La ciociara filmarengatik eta Ohorezkoa, 1991. urtean.
Interpretazio onenen artean, lehenago aipatutakoaz gain, honako film hauetakoak nabarmendu behar dira: It Started in Naples, Heller in Pink Tights, The Pride and the Passion, Desire Under the Elms, The Black Orchid, Sophia: Ieri, oggi, domani, El Cid, The Fall of the Roman Empire, A Countess from Hong Kong, Matrimonio all'italiana, Arabesque, I girasoli, Il viaggio, Man of La Mancha, Una giornata particolare eta Prêt-à-porter.
Sophia Lorenen zinema ekarriko dugu gogora azaroaren 24tik 29ra bitartean.