Sorgin seinalea albuma

Gidoia: Gregorio Muro ‘Harriet’
Marrazkia eta kolorea: Daniel Redondo
Harriet argitaletxea
Bi album, bata euskaraz eta bestea gazteleraz
Habeko Mik aldizkarian atalka argitaratu zen komikiaren bilduma da argitalpen berri hau. ‘Harriet’ argitaletxeak pasa digun oharrean honela laburtzen dute komikia:
“1611 urtea, Lapurdi, Iparraldea. Elvira de Goitia, emazte eta ume txiki baten amari sorginkeria leporatzen diote eta Pierre de Rosteguy, Lancre-ko jaunarengana eramaten dute. Rosteguy despotak lurraldea menderatzen du, populazioarekin era guztietako gehiegikeri errukigabeak erabiliz. Horrela hasten da emakume honen istorioa eta askatasuna lortzeko bere borroka, gizonezkoek guztia menperatzen duten munduan.”
Komikiaren aurkezpena
Urriak 25, asteazkena, 11:00
Parte hartzaileak: Gregorio Muro ‘Harriet’ gidoilaria, Daniel Redondo marrazkilaria eta Dani Fano aurkezlea