Subjetiles. Tres escenarios

1997/10/22 - 1997/10/19
Komisarioa: Fernando Golvano
Artistak: Lara Almarcegui, Carles Congost, Gilles Courbière, Patricia Escario, Sally Gutiérrez, Ramón Menasanch, Julia Montilla, Sergio Prego, Juan Carlos Robles Xavier Robira, Luis Salaberria, SEAC, Louise Sudell, Azucena Vieites, Guillermo Zuaznabar
Testuak: Fernando Golvano
Muntaia:
Prentsa oharra:
"Arte garaikidea" deitzen dugun hori errealitate konplexua eta heterogeneoa da, eta oso zaila da esanahi zehatz bat ematea. Agian daukan ezaugarrik bereizgarriena, etiketa internazional eta globalizatuarekin duen loturaz gain, egon litezkeen gauza guztien artea izatearena da: komunikazioa, arte, ekonoia eta politika jardueren arteko interrelazioaren geroago eta dimentsio global eta lokal handiagoa edukitzearena. Erlatibismo estetikoak, artearen eremu heterotopikoan balore zentraltzat hartu denak, instlazioaren protokoloan eta egungo artea interpretatu eta hartzeko baldintzetan ere eragina du. Hori horrela, "arte garaikidea" terminoa oso eztabaidagarria da, kategoria estetiko, museografiko, politiko, ekonomiko eta mediatikoen artean sigi-sagaka dabilena. Beraz...
Gizartea erabat eraldatzeko saioan artea eta bizitza birlotzeko abangoardistek zuten ilusioa deuseztatu zenean, hirurogei eta hirurogeita hamarreko haustura artistikoaren ondoren harritu eta txunditzeko gure gaitasuna galdu genuenean, zentzuaren errealitatea eta etorkizuneko proiektuak sortzen zituzten lokailu etiko-estetikoak neurri handi batean desegin zirenean; eta, gauzen, ideien eta esperientzien zaharkidura lagun dugula, zein egoerak definitzen du sorkuntza garaikidea? Zein deiri erantzuten die? Agian, betikoei: emozioarenei, Duchampen soinu ixilenei, existentziaren enigmenei, jokoenei eta plazerrarenari, esperimentazioenei, zeinu materialenei, beste mundu batzuen irudimenaren aurrerapenarenei, edota arte eta abadaguneen sorkuntzarenei.
Muga anitz mugakorretarako ihesaren arte, arauen barrura itzultzeko arte, edota arte globalizatu edo periferiko edo lokal, mitoen edo identitateen arte egile, arte nihilista, arte desmaterializatu, edo bere objektu kondizioan finkatuta dagoen arte, egia inmanentea adierazten duten atributu ederren arte idealista edota politikoki eskuhartzen duen arte, begien pertzepzioa asebetetzen duten forma espresiboen arte egile, bere obraren izaera esperientzia indibidualaren agerpenaren mende jartzen duen arte, merkatu eta museoetarako arte, edota alboan geratzea nahi duen artea..., hau da, dinamika konplexu hori, arte garaikidea deitzea erabaki duguna, modulatzen duten aukera, noraez eta gorabehera anitzen ikuspegitik begiratzen zaie dei horiei eta beste batzuei ere.
Beraz, SUBJETILES. HIRU AGERLEKU erakusketan -sorkuntza garaikideari lotuta dauden erakundek: Donostiako Arteleku, Madrileko Arte Ederretako Zirkulua eta Kataluniako Artegile Garaikideen Elkarteak (HACC) ntolatu dutenean, hamabost artegilek hartzen dute parte. Erakusten dituzten proposamenak oso ezberdinak dira eta eremua anitza, gatazkagarria eta pixkanaka eta beti berdefinitzen ari dena. Egun dagoen biziera munduen estetizazio eta kultur hibridazio egoeran, erreferentzia kultu, popular, marginal edo masiboetan dabiltzan sorkuntza gakoak bere egiten dituzten artegileak dira, halako moduz ezen kultur munduan eta gizartean dauden aldaketetan txertatzera gonbidatzen baikaituzte. Zalantza, behin-behinekotasun eta krisi arlo gisa sorkuntza artistikoa da artegile emergente horiek, beren obra eta dispositiboen bidez, erakutsi nahi diguten metaforetako bat. Eta era berean, forma eta baliabide espresiboak hibridatzeko lotsagabekeria ere, tradizio eta hausturak bereganatzeko, edota beste subjetibitate batzuk, eta kontatu eta itxuran jartzeko beste aukera batzuk ere, erakusteko. Baina, hori guztia ez dugu ikusiko gure begien konplizitaterik gabe: erakusketa galdera aktiboak eginez begiratzen duten begien kidetasunik gabe, hain zuzen. Eta esperientzia estetikoaren une kritiko horretan, elkarrizketa gurutzatuak edukitzeko aukera piloa irekitzen da, aurrera begira zentzu eta paradoxen beste sare batzuk taxu baitaitezke horrela, arte garaikidearen dei anitzen berri ematen duten sareak hain zuzen. Eta esperientzia estetikoaren une kritiko horretan, elkarrizketa gurutzatuak edukitzeko aukera piloa irekitzen da, aurrera begira zentzu eta paradoxen beste sare batzuk ataxu baitaitezke horrela, arte garaikidearen dei anitzen berri ematen duten sareak hain zuzen. Esperientzia indibidualaren lehentasuna onartzea, erabilitako prozesu eta baliabideak agertzea eta sorkuntzaren laberintoan irteerak etengabe bilatzea, horiek guztiak, eman zaion subjetiles izenaren antzera, definitzen hain zail den erakusketa hori interpretatzeko beste hurbilpen interpretatibo batzuk dira.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17