‘Sudor de sol’ komikiaren aurkezpena
Datorren abenduaren 20an, goizeko 12:00etan, Gregorio Muro ‘Harriet’-ek eta Manuel Matak ‘Eguzkiaren izerdia’ komikiaren gaztelaniazko bertsioa aurkeztuko dute: ‘Sudor de Sol’.
Jatorrian, Habeko Mik aldizkarian argitaratu zen, 80. hamarkadan. Ondoren, frantsesez, alemanieraz, neerlanderaz, italieraz, danieraz... berargitaratu zen. Baina inoiz ez gaztelaniaz. Bost albumeko saila zen, eta orain 240 orri dituen album bakarreko edizioa atera dute Ponent Mon argitaletxekoek eta Kristobal Kolonek Orinocoko mangladitan bizitako abenturak kontatzen dute.
Egile edo komikiari buruz gehiago jakiteko elkarrizketa egin diegu egileei eta Berriketan atalean argitaratu dugu.
Aurkezpenaren datuak
Data: Abenduak 20, larunbata, 12:00tan.
Tokia: Komikigunea (Errege-Erregina Katolikoen kalea, 16)
Partehartzaileak: Gregorio Muro ‘Harriet’ eta Manuel Mata (egileak) y Dani Fano (komikigilea)