Suite Erotique
José Antonio Sistiaga pintorea Gaur taldearen sortzailea izan zen, eta bere pintura abstraktuengatik ez ezik, zinema esperimentalaren inguruan egindako lanengatik da ospetsu, eskuz marrazturiko filmengatik batez ere.
Beti egin izan du marrazki erotiko ugari, ezkerreko eskuaz trazu jarraitua eginez eta urdin prusia koloreko klariona koipetsua erabiliz. Erakusketak 1980 eta 1992 artean egindako 24 marrazki biltzen ditu.
Katalogoak, bestalde, 75 marrazki eta Jasone Osoro eta Migujel Sánchez-Ostizen jatorrizko testuak hartzen ditu barne. Horrez gain, Dominique Noguezen “Voir l´amour sur les dessins érotiques de José Antonio Sistiaga” testua ere jasotzen du katalogoak. Aipatu testua, Bilboko Rekalde aretoak artistari eskaini zion erakusketaren katalogoan argitaratu zen bere garaian.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
Gainesposizioa
Gainesposizioa
“Gainesposizioa” Edorta Subijanaren proposamen berria Crossover-era iritsi da.
2026-03-23 2026-05-03
-
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
"5x5x5 Libro artista en miniatura" eta "Trípticos con literatura manuscrita y pintura en libro de artista"
Bi erakusketa, Arteliburua21 Kultur Elkartea eta Gipuzkoako Elkarte Artistikoaren arteko lankidetzatik sortuak.
2024-12-02 2025-12-28