Sukal Leku eta KMK, betirako adiskideak
Ezaguna da KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegiko funtsen artean dagoela euskal gastronomiaren dibulgazioan maisu aparta izan den Jose Maria Busca Isusiren lan gastronomikoen bilduma.
Ezaguna da, halaber, Sukal Leku Fundazioak, Euskal Herriko kultura gastronomikoaren fundazioak, gure kultura gastronomikoaren ezagutza eta praktika zabaltzearen alde lan egiten duela.
Beraz, logikoa zen bi erakunde horiek topo egitea bidearen zati bat elkarrekin egiteko.
Hala, Sukal Leku Fundazioak bere gain hartu du Busca Isusiren bildumaren zati bat digitalizatu eta jendearen eskura jartzeko ardura, eta horren froga txiki bezain baliotsua da La cocina de Nicolasa Pradera liburuaren bertsio digitala jada eskuragarri izatea.Lan interesgarri hori KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegia burutzen ari den digitalizazio lanarekin osatzen da eta, ikus daitekeenez, izan du bere eragin gastronomikoa, esaterako, Sukal Lekuko blogean bertan, Hasier Etxeberriak komentatzen zuen Escualdun cocinera liburua.
Erreferentzia gurutzatuak, adiskidetasun berretsiak.
{jcomments on}