Egin erreserba suKaldean
K bulegoak suKaldea abian jartzen du. Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko

K bulegoak suKaldea abian jartzen du eta mahaira biltzera gonbidatzen zaitu. Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko.
Otordu bakoitzean sukaldari bat izango dugu mahaiburu bere proiektuaz aritzeko. Gonbidatuak bere errezeta prestatuko du, kultura proiektuaren sukalde lana erakusteko asmoz. Sukaldari gonbidatuak lagunduta behar-beharrezko osagaien zein prestaketa moduaren gainean arituko gara gure jangelan.
Lehenengo oturuntzan Shandra Martínez Caballero chefak (Donostia, 1977) atonduko du mahaia. Kultura eta arte proiektuak kudeatu eta koordinatzen ditu Martínezek, hala nola erakusketa, musika, arte edo ikus-entzunezko ekoizpenak. 2021etik aurrera, Recreakult gizarte ekimeneko proiektuan ikertzen eta garatzen dihardu, kulturgintzan ekonomia zirkularra bultzatzeko helburuarekin.
K bulegoaren suKaldean 15 mahaikiderentzat prestatu dugu mantela. Egin zure erreserba eta bildu mahaira, lekuak mugatuak dira eta.
Egin erreserba suKaldean
Hilaren 24 arte edo tokiak bete arte
Azaroak 28 (asteartea) - 10:30etatik 13:00etara
Otordua gaztelaniaz izango da
K bulegoaren suKaldea
Santa Teresa komentua
Elbira Zipitria bidea 1
20003 Donostia
Irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
2023 urteko lehen erdiko saio irekiak eta formazioak: kronikak eta baliabideak
K bulegoak Gipuzkoako kultur sektorearen garapenerako ikaskuntza esperientziak bultzatzen ditu. Hilabetez hilabete, saio irekiak eta formazio saioak tartekatzen dira, sorkuntza, komunikazioa eta kudeaketa alorretan ezagutzak partekatu eta lurraldeko eragileen arteko elkar ezagutza sustatzeko xedez
2023-08-21
-
Zuriketa eta ebaluazioa, proiektuak egonkortzeko aukera
K bulegoak formakuntza antolatzen du azaroaren 16an Gipuzkoako kultura eragileentzat, zuriketa eta ebaluazioa era parte hartzailean lantzeko xedez
2023-11-02
-
Egin erreserba suKaldean
K bulegoak suKaldea abian jartzen du. Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko
2023-11-16
-
KBulegoa Buletina
Su txikian dugu suKaldeko bigarren otordua, bildu mahaira!
Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da K bulegoaren suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko. On egin!
2023-11-30