suKaldeko errezeta, Andoni Munduate chefaren eskutik
K bulegoaren suKaldea su txikian egosten den errezetagunea da, eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko xedez. Prest dugu Andoni Munduate Dorronsoro Lurlab proiektuaren chefaren errezeta, bere zukuan ondutakoa
K bulegoaren suKaldeak mahaira biltzera gonbidatzen zaitu. Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko.
Otordu bakoitzean sukaldari bat ekartzen dugu bere proiektuaz aritzeko. Gonbidatuak bere errezeta prestatzen du, kultura proiektuaren sukalde lana erakusteko asmoz. Mahaiburuak berak lagunduta behar-beharrezko osagaien zein prestaketa moduaren gainean arituko gara gure jangelan.
Bigarren oturuntzan Andoni Munduate Dorronsoro chef proiektu-kudeatzailea (Ataun, 1980) izango dugu. Munduate aholkulari eta ekintzaile aritu da ekimen ugaritan, esaterako La Salsera enpresan (hamaika saltsa: The Loaf, Musika Parkean, The Glutton Club) eta Atari kultur elkartean. 2016az geroztik Food Hack Lab kudeatzen du, eta hango labetik atera da Lurlab, landa-eremuko laborategi digital irekia. Ataundarrak egositako proiektuetan musika jasoa, gastronomia, arkitektura eta diseinua nahasi ohi dira..
2023ko abenduan egindako saioan, proiektu pertsonalak eta hurbilekoak prestatzeko modu bat partekatu zen. Mahai gainean errezeta gordina bezain zukutsua landu zen: "Chef errea bere zukuan".
Andoni Munduateren errezeta
Collage irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
suKaldea, ezagutu Maushaus-en errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24
-
KBulegoa Buletina
suKaldea, ezagutu Andoni Mutiloaren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-11-21
-
suKaldea
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24
-
IBILBIDEAK. Nola justifikatu eta ebaluatu zure kultura proiektua
K bulegoak "Nola justifikatu eta ebaluatu zure kultura proiektua " saioa antolatzen du, Ibilbideak formakuntza lerro berrian. Kultura proiektuak prestatu eta indartzeko mugarri monografikoak biltzen ditu formakuntza lerro berriak.
2024-09-19