Su txikian dugu suKaldeko bigarren otordua, bildu mahaira!
Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da K bulegoaren suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko. On egin!
K bulegoak beste otordu bat antolatuko du suKaldean eta mahaira biltzera gonbidatzen zaitu. Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko.
Otordu bakoitzean sukaldari bat izango dugu mahaiburu bere proiektuaz aritzeko. Gonbidatuak bere errezeta prestatuko du, kultura proiektuaren sukalde lana erakusteko asmoz. Sukaldari gonbidatuak lagunduta behar-beharrezko osagaien zein prestaketa moduaren gainean arituko gara gure jangelan.
Bigarren oturuntzan Andoni Munduate Dorronsoro chef proiektu-kudeatzailea (Ataun, 1980) izango dugu. Munduate aholkulari eta ekintzaile aritu da ekimen ugaritan, esaterako La Salsera enpresan (hamaika saltsa: The Loaf, Musika Parkean, The Glutton Club) eta Atari kultur elkartean. 2016az geroztik Food Hack Lab kudeatzen du, eta hango labetik atera da Lurlab, landa-eremuko laborategi digital irekia. Ataundarrak egositako proiektuetan musika jasoa, gastronomia, arkitektura eta diseinua nahasi ohi dira.
K bulegoaren suKaldean 15 mahaikiderentzat prestatu dugu mantela. Egin zure erreserba eta bildu mahaira!
Erreserbak
Otordua euskaraz izango da
Erreserbak abenduaren 11 arte (edo jangela bete arte)
Abenduak 12 (asteartea) - 10:30etatik 13:00etara
K bulegoaren suKaldea
Santa Teresa komentua
Elbira Zipitria bidea 1
20003 Donostia
Irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
KBulegoa Buletina
suKaldea, ezagutu Rebeka Elizegiren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-12-12
-
suKaldea, ezagutu Andoni Mutiloaren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-11-21
-
suKaldea, ezagutu Maushaus-en errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24
-
suKaldea
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24