suKaldeko errezeta, Shandra Martínez chefaren eskutik
K bulegoaren suKaldea su txikian egosten den errezetagunea da, eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko xedez. Prest dugu Shandra Martínez Caballero Recreakult proiektuaren chefaren errezeta, usain gozokoa

K bulegoaren suKaldeak mahaira biltzera gonbidatzen zaitu. Eskarmentua duten profesional arituengandik ikasi eta jakintza praktikoa partekatzeko errezetagunea da suKaldea, horiekin batera ikusi, ikasi eta euren platerak dastatzeko.
Otordu bakoitzean sukaldari bat ekartzen dugu bere proiektuaz aritzeko. Gonbidatuak bere errezeta prestatzen du, kultura proiektuaren sukalde lana erakusteko asmoz. Mahaiburuak berak lagunduta behar-beharrezko osagaien zein prestaketa moduaren gainean arituko gara gure jangelan.
Lehenengo oturuntzan Shandra Martínez Caballero chefak (Donostia, 1977) atondu zuen mahai eder eta oparoa. Kultura eta arte proiektuak kudeatu eta koordinatzen ditu Martínezek, hala nola erakusketa, musika, arte edo ikus-entzunezko ekoizpenak. 2021etik aurrera, Recreakult gizarte ekimeneko proiektuan ikertzen eta garatzen dihardu, kulturgintzan ekonomia zirkularra bultzatzeko helburuarekin.
2023ko azaroaren amaieran egindako saioan, proiektu pertsonalak eta hurbilekoak prestatzeko modu bat partekatu zen. Mahai gainean bi errezeta landu ziren: "kudeatzailea al dente erara" eta "recreakult al pesto", kudeatzaile rola eta proiektua bera nola prestatu irakasteko.
Shandra Martínezen errezeta
Collage irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
IBILBIDEAK: Nola finantziatu kultur proiektu bat?
K bulegoak "Nola finantziatu kultur proiektu bat?" saioa antolatu du, IBILBIDE Monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-06-18
-
IBILBIDEAK: Ideiatik proiektura 2.0.
K bulegoak "Ideiatik proiektura. Sortu, (bir)formulatu eta aktibatu zure kultur proiektua" saioa antolatu du, IBILBIDE monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-02-20
-
suKaldea, ezagutu Rebeka Elizegiren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-12-12
-
suKaldea
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24