suKaldea, Bitamineren proiektua
K bulegoak bere azken saioa eskaintzen du suKaldea 2025 ekimenaren barruan, praktika onak partekatzeko, kultur sektoreko profesional eta erreferenteengandik ikasteko eta proiektu eta prozesu sortzaileetan aplikagarriak diren ezagutzak sortzeko espazioan.
suKaldea, ezagutu Bitamineren errezeta
#Kbulegoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sektore kulturalari eskeintzen dion arreta- zerbitzuak, suKaldea 2025 hirugarren saora gonbidatzen zaitu Bitamine Kultur Elkartearekin.
Sukaldaritza- metaforari jarraituz, oraingo honetan gurekin izango dugu Helga Massetani Piemonte, artista bisuala eta Bitamineren sortzailea; mugaren inguruan egiten den ikerketa artistikoa, kultural eta sozialari eskainitako espazioa.
Helga Arte Ederretan lizentziatua da (Arte Ederren Unibertsitate Nazionala, Buenos Aires) eta Soziologiako ikasketak egin ditu (UNED, Bergara). Proiektu kolektiboak garatu ditu, hala nola Artitadetó, eta Buenos Airesen kultura- kudeaketako ekimenak bultzatu ditu — 2004ko Kulturen Forumean (Bartzelona) parte hartuta —. Euskal Herrian, kultura- sektoreko hainbat lan egin du. Artista egoilarra izan da Artelekun (2006-2010) eta komisarioa Oiasso Museoa, Ficoba, Muntref edo BienalSur bezalako erakundeetan.
suKaldea saio honetan, egiteko modu hau sostengatzen duten osagai nagusiak ezagutuko dituzu: lurraldea, ikerketa, komunitatea, nazioartekotzea eta praktika artistikoa gidari gisa.
- Abenduaren 18 osteguna. 10:00etik 12:30era
- Hizkuntza: gazteleraz
- Donostia (KM Kulturunea - Santa Teresa komentua)
BITAMIEN KULTUR ELKARTEA:
Bitamine Kultur Elkarteak hamarkada bat baino gehiago darama tokiko arte eta kultura sektorea sendotzeko lanean; arlo horietan berdintasuna ikertzen eta sustatzen; aberastasuna eta kanpoko proiekzioa ahalbidetzen duten sare nazional eta nazioarteakoak sortzen; eta kultura- bitartekartiza eta - formaziorako bide berriak garatzen.
Bitamineren misioa pentsamendu garaikiderako esparru duina sortzean oinarritzen da, beti lurraldearekin eta bertako herritarrekin lotuta. Horretarako, proiektuak garatzen dituzte, sorkuntzarako laguntza- deialdiak bultzatzen dituzte, nazioartekotze- programak eskaintzen dituzte eta ikerketa, gizarte- berrikuntza, bitartekartiza eta memoria historikorako espazio partekatuak sortzen dituzte.
2021etik, helburua metatutako esperientzia tokiko komunitate artistikoaren mesedetan jartzea da, sarean lan eginez, elkarlanean eta sortze kolektiboan artiuz, anitztasuna, berrikuntza eta gizarte-kohesioa sustatzeko.
K bulegoko suKaldea
Santa Teresa komentua
Elbira Zipitria bidea 1
20003 Donostia
Irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
suKaldea, Bitamineren proiektua
suKaldea, Bitamineren proiektua
K bulegoak bere azken saioa eskaintzen du suKaldea 2025 ekimenaren barruan, praktika onak partekatzeko, kultur sektoreko profesional eta erreferenteengandik ikasteko eta proiektu eta prozesu sortzaileetan aplikagarriak diren ezagutzak sortzeko espazioan.
2025-12-18
-
suKaldea, ezagutu Dabadabaren errezeta
suKaldea, ezagutu Dabadabaren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2025-11-27
-
suKaldea, ezagutu LABOren errezeta
suKaldea, ezagutu LABOren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2025-10-23
-
IBILBIDEAK: Kultura iraunkorra: kudeaketa berdea
IBILBIDEAK: Kultura iraunkorra: kudeaketa berdea
K bulegoak "Kultura iraunkorra: kudeaketa berdea" saioa antolatu du, IBILBIDE Monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-10-02