suKaldea, ezagutu Dabadabaren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
suKaldea, ezagutu Dabadabaren errezeta
#Kbulegoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak sektore kulturalari eskeintzen dion arreta- zerbitzuak, suKaldea 2025 egitasmoaren bigarren saioan parte hartzera gonbidatzen zaitu; oraingoan, protagonista Dabadaba izango da.
Zikloari nortasuna ematen dion sukaldartiza- metaforari jarraituz, gure sukaldariek proiektu kultural sendo eta sortzaile bat nola "egosten" den azalduko dute: osagaiak aukeratzetik azken plateraren aurkezpenera arte, ezagutza, intuizioa eta pasio on bat uztartuz.
Saioan zehar, Dabadabaren proiektuari zaporea ematen dioten elementuak ezagutuko dituzu: formatu eta proposamen desberdinak nola kudeatzen dituzten, sareak nola ehuntzen dituzten eta beren ekimena nola bihurtu duten kultur eszenarako ereduzko proiektu inspiratzaile.
- Azaroak 27 osteguna. 10:00etik 12:30era
- Hizkuntza: gazteleraz
- Donostia (KM Kulturunea - Santa Teresa komentua)
Dabadaba: Kultura bibratzen duen espazioa
Dabadaba kontzertu- areto bat baino askoz gehiago da: sormenaren, musikaren eta adierazpen kultural berrien topagune bizia. Klub, agentzia eta kolektibo izaerarekin, kultur mugimendua bizienetako bat bihurtu da. Egia auzoan, Tabakaleratik oso gertu, Dabadabak egitarau eklektiko bat bultzatzen du,kontzertuak, DJ saioak, diziplina anitzeko ekitaldiak eta proposamen sortzaile berriak uztartuz. Aniztasunaren, inklusioaren eta esperimentazioaren aldeko apustuak kultura modu ireki eta parte- hartzailean bizi duen komunitate sendo bat sortu du.
Dabadaba sormen- laborategi gisa ere funtzionatzen du, artistak, kolektiboak eta ikus- entzuleak konektatuz. Bere ikuspegi lankidetzaleak oso bestelako proiektuek garatzeko lekua aurkitzxea ahalbidetzen du: underground eszenetatik hasi eta hizkuntza sonoro berrietara, artea, diseinua eta pentsamendu garaikidea uztartzen diztuten ekimenetara arte.
Urteen poderioz, proiektua kultura eta musikaren erreferente bihurtu da, energia lokalak mugak gainditzen dituzten berrikuntzaren motor bihurtzeko duen gaitasuna erakutzis. Dabadaban, ekitaldi bakoitza esperientzia bat da, eta elkarlan bakoitza kultura garaikidearen mugak zabaltzen jarraitzeko aukera berri bat.
K bulegoko suKaldea
Santa Teresa komentua
Elbira Zipitria bidea 1
20003 Donostia
Irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
suKaldea, ezagutu Dabadabaren errezeta
suKaldea, ezagutu Dabadabaren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2025-11-27
-
suKaldea, ezagutu LABOren errezeta
suKaldea, ezagutu LABOren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2025-10-23
-
IBILBIDEAK: Kultura iraunkorra: kudeaketa berdea
IBILBIDEAK: Kultura iraunkorra: kudeaketa berdea
K bulegoak "Kultura iraunkorra: kudeaketa berdea" saioa antolatu du, IBILBIDE Monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-10-02
-
IBILBIDEAK: Nola finantziatu kultur proiektu bat?
IBILBIDEAK: Nola finantziatu kultur proiektu bat?
K bulegoak "Nola finantziatu kultur proiektu bat?" saioa antolatu du, IBILBIDE Monografikoen formakuntza lerro barruan, kultura- proiektuak indartzeko eta garatzeko diseinatutako mugarri monografikoak jorratzen dituen programa.
2025-06-18