suKaldea, ezagutu Andoni Mutiloaren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
suKaldea, ezagutu Maushaus-en errezeta
Sukaldaritzaren metafora ezin hobea da kultura - proiektu bat nola garatzen den ulertzeko, bi prozesuek funtsezko osagaiak, prestakuntza arduratsua, heltze- denbora, batez ere, dedikazio handia behar baitutuzte.
Beraz, K bulegoak suKaldea saioekin jarraitzen du. suKaldean, praktika kultural onak partekatzeko gunean, kalitazteko proiektuak nola "prestatu" aztertuko dugu, osagai eta prestakuntza bakoitza zainduz, gure komunitatea aberastu eta konektatuko duten ekimenak sortzeko.
Bigarren hitzordu gastrokulturalean, Andoni Mutiloa sukaldariak mahaia prestatuko du. Andoni Mutiloa (Hernani, 1976) kazetaria, irakaslea eta sortzailea da. Irratiko esatari eta erredaktore moduan egin du lan batez ere, Gaztean eta Euskadi Irratian. Azken urteetan, ordea, arte eszenikoen alorrean buru- belarri sartu da eta dagoeneko bi ikuskizun sortu ditu: Esnatu Naiz kabareta (2020) eta Sex Sua musikala (2022). Horrez gain, antzerkia, dantza, musika, performancea eta ikus- entzunezkoak lantzen dituen Elur Etxea ekoztetxeko arduraduna da Andoni. 2024ko bere 3.ikuskizuna estreinatuko du: Nire Fantasia kabareta.
K bulegoko suKaldea 12 lagunentzako lekua dago.
Saioa euskaraz izango da.
K bulegoko suKaldea
Santa Teresa komentua
Elbira Zipitria bidea 1
20003 Donostia
Irudia. Silvia López de Lacalle Gurruchaga
Más formaciones
-
KBulegoa Buletina
suKaldea, ezagutu Rebeka Elizegiren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-12-12
-
suKaldea, ezagutu Andoni Mutiloaren errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-11-21
-
suKaldea, ezagutu Maushaus-en errezeta
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24
-
suKaldea
K bulegoak martxan jarri du suKaldea, esperientzia duten kultur profesionalengandik ikasteko eta ezagutza praktikoak partekatzeko errezetagunea.
2024-10-24