Sustraiak eta ahotsak. Raíces de ahotsak
Kultura Sailak ‘Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas’ proiektua abiarazi du, komunitate migratzaileei ahotsa emateko eta horiek Gipuzkoako bizitza kulturalaren parte aktibo izan daitezen sustatzeko gunea
Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak ‘Sustraiak eta ahotsak. Raíces conectadas’ proiektua jarri du abian, lurraldean bizi diren eta bertako parte aktibo diren pertsona eta komunitateen ahotsak entzun, ikustarazi eta horiei espazioa ematea helburu duen proiektua. Ekimena, momentuz, hiru saiotan gauzatuko da, kultur adierazpen, identitate eta bizi-esperientzia ezberdinen arteko topaketa sustatzea helburu dutenak.
Goizane Álvarez Kulturako diputatuak azaldu duenez, “lurraldean bizi diren komunitateak ere Gipuzkoako kultura dira, eta horregatik da garrantzitsua horiei ahotsa ematea, beren sustraiekin eta diren guztiarekin integra daitezela. Leiho bat irekitzea ere garrantzitsua da, beren tradizioak eta sentsibilitateak partekatu ditzaten”.
Programazioa
Urriaren 28a: Ester Castiñeira eta Maikel Rodríguez-en arteko solasaldia, eta amaieran, Maikel Rodríguez (perkusioa), Alejandro Martínez Chávez (tronpeta), Susana Alonso Martínez (ahotsa) eta Yamel Romero Soto (pianoa) osatutako Proyecto Son talde kubatarraren kontzertu laburra.
Azaroaren 12a: Booloo Senegal erakundeak antolatutako jarduera.
Abenduaren 9a: Ecocrea elkarte kolonbiarrarekin jarduera.
Saio guztiak 19:00etan hasiko dira eta Donostiako Santa Teresa komentuko ekitaldi-aretoan izango dira. Saio guztiek dinamika bikoitza izango dute: lehena, identitateari eta bizipenari buruzko eztabaida eta gogoeta; eta bigarrena, adierazpen kulturaletan zentratuagoa.