Sweet promised land: euskal artzainak Ameriketan
XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen zati handi batera milaka pertsona iritsi ziren Euskal Herritik, Nafarroatik eta Iparraldetik, gehienak gizonezkoak, Amerikako belardietara, artzaintzan aritzeko. Itsasontziz edo hegazkinez ozeanoaren beste aldera iritsi ziren, herrialde arrotz eta hizkuntza ezezagun batera. Nevada, Oregon, Idaho, Kalifornia, Wyoming… izan ziren bere harrera-tokietako batzuk.
Hango bizimodua ez zen erraza izan. Mendi haietan liskar gogorrak izan zituzten bertako cowboyekin, eta hilabeteetan zehar jasan zuten bakardadea. Haietako askok beren sentimenduen testigantza utzi zuten mendi urrun haietan zabaltzen diren milaka zuhaitzetan.
Datozen asteetan, Liburutegiko erakusketan artzain haien bizipenak hurbilagotik ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu.
- Datak: 2021eko urriaren 8tik azaroaren 19ra, Liburutegiko 1. solairuan
- Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 8:30-20:30
- Larunbata: 8:30-14:00.
- Igande eta jaiegunetan itxita