Sylvia Plath (1932-1963)
Sylvia Plath Idazle estatubatuar bat izan zen, olerkigintza generoan nabarmendu zena, batik bat, olerkigintza konfesionala izeneko generoan. Horretaz gain, prosan idatzitako obren egilea ere bada, kontakizun eta entseguena, besteak beste. The Bell Jar izeneko eleberri autobiografikoa berea da.
Umea izanik hil zitzaion aita eta gertakizun horrek, agian, zerikusia izan zuen bere depresioetan eta bere buruaz beste egiteko saiakeretan. Azkenean, 1963. urtean hil zen, 30 urte besterik ez zituenean.
Ted Hughes idazle britainiarrarekin egon zen ezkonduta eta bera arduratu zen idazlearen olerkigintza osoaren edizioaz, hura hil ondoren.
Olerkigile horren heriotzaren 50. urteurrenera iritsi garenean, haren lana ezagutu nahi duen edonoren eskura ipiniko ditugu bere liburuak.