T. S. Eliot (1888-1965)
Egun hauetan betetzen dira 50 urte Thomas Stearns Eliot olerkigile, antzerkigile eta literatur kritikari handia hil zela, literatur munduan T.S. Eliot bezala ezaguna.
Estatu Batuetan jaio zen (St Louis, Missouri, 1888) eta Harvarden ikasi zuen. Han hasi zen olerkigintzan Henry James edo John Donne bezalako maisuak ikertuz.Gero, Europara bidaiatu ondoren, Parisko Sorbonan hasi zen ikasten. Han harremanetan jarri zen sinbolista frantziarrekin, eta horien eragina nabarmena izan zen bere olerkigintzan.1914. urtean Erresuma Handira joan zen eta han geratu zen betiko bizitzen; 1927. urtean nazionalitate britaniarra eskuratu zuen. Oxford eta Londresko Unibertsitatean ikasi zuen, eta garai hartako giro literarioan murgilduta ibili zen.Han, Ezra Poundekin jarri zen harremanetan eta horren eragina ere ageri da bere olerkigintzan. Kritikari prestakuntzan ere idazle horrekin hasi zen.
1948. urtean Literaturako Nobel Saria jaso zuen “olerkigintza modernoari egindako ekarpen bikain eta aitzindariagatik”.
Olerki lan garrantzitsuenen artean, honako hauexek nabarmendu behar dira:Inventions of the march hare, Prufrock and Other Observations, Poems,The Waste Land, Ash Wednesday, Old Possum's Book of Practical Cats eta Lau Quartetto.
Haren olerkiak euskarara itzuli dituzte Gabriel Arestik, Joseba Sarrionandiak eta Jon Juaristik eta Eliot euskeraz izeneko liburuan daude editatuta (Donostia: Hordago, 1983).
Antzerkigintzan egindako lanik aipagarrienak hauexek dira, besteak beste: Sweeney Agonistes, The Rock, Murder in the Cathedral eta The Cocktail Party.
1965. urtean argitaratutako To Criticize the Critic izeneko lanak kritikari bezala egindako lan guztia jasotzen du.
Ingeles-amerikar olerkigile handi horren obra ezagutzera animatzen zaituztegu KOLDO MITXELENA Kulturuneko Liburutegian.