Talde-sorginkerian sinisten duen gizarte bat?
Gaur, maiatzak 26, asteartea, arratsaldeko 7:30etan, Gipuzkoako historiaren pasarte ezezagunak hitzaldien sortaren barnean, Juan Ignacio Paul Arzak historialariak irudien bitartez -75 margo/grabatuak eta 2 bideo zati- sorginkeri tradizionalatik talde-sorginkeriara noiz eta nola eman zen aldaketa azalduko da hitzaldian; mapak direla eta, Euskal Herriko non eta noiz aurkeztuko da eta, bide nabar, bidean galdu, sortu eta mantendu diren estereotipo eta sinismen okerrak salatuko. Nafarroko artxibategian zentratuz, bereziki, aberatsena baita. Beste lurraldetako erreferentziak jorratuko dira eta guztiekin gorputz bat osatuko, Europako korronteen eraginpean, Errenaisantza eta Iraultza zientifikoaren tartean eta kristautasunaren krisialdiko Erreforma eta Kontraerreforma direla, nekazarien gudak eta euskal kaparetasun unibertsalarekin Nafarroako gerra zibila eta konkistakoa dela, zatiketa eta banaketa...XVIko bilakaera ondotik XVIIko hasierara joko, Lapurdi/Zugarramurdi-Urdazubi/Baztan-Bidasoako eremura, eromenera eta inkisizioaren papera azaltzera emanen zaio garrantzia, 1614 ondoko giroarekin eta akelarrearen gezurra nola finkatu zen azalduz bukatzeko.
Euskal Herria 1615 urtean. Talde-sorginkeria sinisten duen gizarte bat?
Sorginak KOLDO MITXELENA Kulturuneko liburutegian