Talko hautsezko hodeiak
Nubes de talco / Amanda Baeza
Fulgencio Pimentel, 2016
Istorio motzez osatutako liburua da Fulgencio Pimentel argitaletxeak 2016an argitaratutako hau. Istorioek ez dute harremanik beraien artean, ez dira istorio handiago baten kapituluak, ezta estruktura handiago baten zatiak ere. Liburua hain da ederra, ezingo duzula bukatu arte utzi. Eta irakurketa amaitzen duzunean, errealitatearekin zerikusirik ez izan arren primeran ulertzen duzun mundu batean murgilduta egon zarela sentituko duzu. Eta mundu erreala hobeto ulertzeko prest egongo zara orduan.
Amanda Baezak ez dauka istorioak kontatzeko eta marrazteko era zehatzik. Marrazkien estiloa eta testuekin harremantzeko era nahiko aldakorra da. Honek agerian uzten du istorio bakoitzaren atzean dagoen lan esperimentala. Istorio bakoitzean badago zerbait berritzailea nahiz eta era sutilean agertzen den.
Amanda Baeza