Terence Young Fonotekan
Zinema zuzendaria izan zen Terence Young eta filmografia interesgarria du nahiz eta ezagunagoa izan Sean Connery protagonista izan zuen James Bond 007 fenomenoko lehen filma hauek zuzentzeagatik: Doctor No, From Russia With Love, eta Thunderball. Aipatutako horiez gain beste bi filma bikain hauek ere azpimarratu behar dira: Wait Until Dark, Audrey Hepburnekin batera egindakoa eta Mayerling, Omar Sharif eta Catherine Deneuve zuzendu zituenekoa.
Uztailaren 30etik abuztuaren 4a bitartean berrikusiko dugu haren filmografia, justu inbentarioarengatik itxi aurretik.