THE ..... CON MUJERES
Teatro Estudioen eskutik "THE ..... CON MUJERES " emanaldia azaroaren 23an.
Teatro Estudioko lau aktore, partxisean egin eta te bat hartzeko elkartu dira. Partidan aktore bakoitzak istorio bat kontatuko du. Gure garaiko lau emakumeren ezinbesteko topaketa bat da. Lau antzezlan labur. Lehenengo hirurak Franca Ramek eta Dario Fok idatziak. Laugarrena Alberto Mirallesek. Una mujer Sola, El despertar de una joven trabajadora, Una puta en el manicomio” eta Dorita Mayalde cocinera da lanen izenburua. Inork baino hobeto dakite zer gertatzen zaien eta ausardia izango dute jendearen aurrean kontatzeko, gu denok hausnarketa egin dezagun. Eskertzekoa da. Laurek aipatzen dituzte bizitzak emandako tratu txarrak eta norberak horiei zein erantzun eman ahal izan dizkion.Gure inguruan dauzkagun emakume askoren alde iluna erakutsi digute modu argian, ironiaz batzutan.