The Phantom
The Phantom, El Fantasma, El Hombre Enmascarado, Le Fantôme
Bidegabekerien kontrako borrokalaria den pertsonaia esanguratsu honek aurten 80 urte bete ditu. Lee Falk gidoilariak sortu zuen 1936an. Garai hartan komikia prentsa tira gisa argitaratzen zen, ondoren album eta comic-book moduan ere ikusi izan da, eta baita telesail, pelikula edo eleberri gisa ere.
Abenturazko komikitzat hartzen bada ere, oso gertu du superheroien generoa. Komiki hau hartzen baita sarritan superherheroien aitzindaritzat.
Egun hauetan Komikiguneko erakusleihoan erakusgai ditugu obra batzuk eta gure bilduman dauzkagun aleen artean hauek aipatuko genituzke:
- Zaharrena 1940koa
- Gaztelerazko zaharrena 1941ekoa
- Jaso dugun azkena 2015ekoa