Tirabirak
Prentsan 1977-2016 urteen artean argitaratu diren euskal gatazkei buruzko komiki tirak eta binetak jasotzen dituen proiektu anitza da. Hamarkada horietako 150 gertakari aztertu dira hainbat egunkari bineten bidez.
EHUko EMAN ikerketa taldeak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako programarentzat, ekimen honen baitan bildu ditu artxibo interaktiboa, elkarrizketak, ikus-entzunezko ondarea, webdoka eta hainbat ekitaldi. Erakusketa ibiltaria ere sortu zuten eta orain erakusketa hau Errenterian ikusi daiteke. 2017ko martxoaren 9tik apirilaren 9ra arte Merkatuzarren.
Komikiguneak tira grafikoen aukeraketan eta elkarrizketak gauzatzen parte hartu du ekimenean. Garrantzia eman behar zaio ekimenak bere baitan bildu duen aniztasunari, ikuspegi anitzeko egunkariak aztertuz eta marrazkilari arras desberdinen begirada zorrotza jasoz.