Tony Oursler
2001/9/20 - 2001/11/17
Komisarioa: Teresa Millet
Artistak: Tony Oursler
Testuak:
Muntaia:
Prentsa oharra:
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean 2001eko irailaren 20tik azaroaren 19ra bitartean zabalik izango den erakusketa Institut Valenciá d’Art Modern erakundeak antolatua da. Lehenengoz, Valentziako Centre del Carme-n erakutsi zen 2001eko otsailetik apirilera bitarte, eta segidan Lisboako Belem-go Kultur Etxean egon da ikusgai 2001eko maiatzetik uztaila bitartean. Tony Oursler, arte-bideoa erabiltzen aitzindari den artistaren lanaren alderdi guztiak erakutsi nahi izan ditugu.
Tony Oursler (New York, 1957) arte lanerako eta esperientzia estetikoa sortzeko bideoa darabilten artista garaikide sendoenetakoa da. Ourslerrek halako aztikeria eransten dio bideo sorkuntzari, eta bere eskulturetan hedabideek eta telebistak duten boterea eta eragin gaiztoa salatzen ditu; halaber, nortasunaren gaitzak eta gure garaiotako traumak eta antsietateak azaltzen ditu.
Ikusleak Ourslerren lanak ikusten ahal izango ditu Hamabost obra dira, formato digitalean eginak, 1980tik 1998ra bitartekoak, horien artean besteak beste bere ibilbidean guztiz esanguratsua izan den Judy (1994), nortasun anizkoitzaren gaitza salatzen duena.
Erakusketa honetan Tony Ourslerren beste alderdi bat ere jaso dugu, paper gainean egindako lana alegia. Teresa Millet komisarioak azaltzen duenez, “ezinbestekotzat jo dugu marrazki bilduma zabala erakustea, ez baita oso ezaguna orain arte, baina guztiz beharrezkoa bai, ordea, artistaren lana bere sakonean ulertzeko”.
Guztira, 40 bat marrazki jaso ditugu erakusketa honetan. Guztiak 1976 eta 1999 bitartean eginak, Tony Oursler-en margolaritza hastapenak azaltzen dituzte. Marrazkiok ikusita, begitazio ezinezkoen munduan murgiltzen gara, gordin samarra gertatzen zaigun unibertso poetikora era samurragoan hurbilarazten gaitu.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04