Tony Scott (1944-2012)
Zinema zuzendari hori, Ridley Scott zuzendari ospetsuaren anaia zen (Alien, Blade Runner edo Gladiator filmak zuzendu zituena). Anaiaren eskutik eman zituen lehenengo urratsak; Ridleyek zuen enpresan hasi zen, berarekin batera elkarlanean, telebistarako iragarkiak zuzentzen, eta gero, bere film propioak zuzentzen.
80ko hamarkadatik aurrera hasi zen filmak zuzentzen: The Hunger (Catherine Deneuve, David Bowie eta Susan Sarandonekin), Top Gun (Tom Cruise eta Kelly McGillisekin) eta Beverly Hills Cop II (Eddie Murphyrekin).
Hurrengo hamarkadan honako film hauek estreinatu zituen: Revenge (Kevin Costner, Madeleine Stowe eta Anthony Quinnekin), Days of Thunder (Tom Cruise eta Nicole Kidmanekin), The Last Boy Scout (Bruce Willisekin), QuentinTarantinokidatzitakoTrue Romance, zoratzeko moduko errepartoarekin: Christian Slater, Patricia Arquette, Dennis Hopper, Val Kilmer, Brad Pitt eta Christopher Walken,Crimson Tide(Gene Hackman eta Denzel Washington) eta Enemy of the State (Will Smith, Gene Hackman).
Mende honetan ere film interesgarri batzuk zuzendu zituen: Spy Game (Robert Redford, Brad Pitt), beste bi film Denzel Washington protagonista dutenak: Man on Fire eta Dejà vu eta The Taking of Pelham 123 filmaren remakea (John Travoltarekin), 1974. urtean Walter Matthau eta Robert Shawk protagonizatutakoa.
Bere buruaz beste egin zuen Los Ángelesen 2012ko abuztuaren 19an.
Haren filmak ekarriko ditugu gogora azaroaren 17tik 22ra bitartean.