Topaketa berankorretaz
Topaketa berankorretaz Urtzi Ibargurenek honela dio Berria egunkarian ekainaren 30an:
Beraz, artelanek daukaten balio plastikoaz gain, inoiz baino gehiago espazioan sortzen den giroa azpimarratu behar da, geometria, informatika, antzinako espiritualtasuna eta denboraren dastatze geldo batean murgiltzen baikaitu. Ikuslea sentikortasunaren bitartez hurbildu daiteke artelanera, eta nahiz eta aurrean daukaguna momentuan ulertzeko gaitasunik ez izan, artelanak, espazioak eta sortzen den giroak guregan eragina izango du.
Erakusketa bisitatzeko gomite bat. Irailaren 22a arte.