Transexualitatea

Transexualitatea.
Genero identitatea sexu bat edo beste, hau da, gizon edo emakume izatearen eta sexu hauei atxikitutako genero rolen barneratze eta adieraztearen sentimendua da. Pertsona batek jaiotze momentuan duen gorputzarekin bat ez datorren genero identitatea duenean gertatzen da transexualitatea.
Naizen arabar, bizkaitar, gipuzkoar eta nafar transexual adingabekoen familiak biltzen dituen elkartea da. Aurretik Chrysallis elkartearen erkidegoko sekzio izandakoa, bere helburu nagusiak transexual adingabekoen familiei laguntza, heziketa eta aholkularitza ziurtatzea da. Halaber, adingabeko transexualen eta haien familien errealitatea ikustarazten, hauen eskubide eta aldarrikapenen hedapena egiten eta transexualitatearen despatologizazio eta onarpena garatzen egiten du lan.
Liburutegian interesgune txiki bat prestatu dugu gaian sakontzeko irakurketa aukeratuekin.