Trondheim ere Anguleman
Aurtengo Angoulêmeko komiki jaialdia igaro da jada, eta betiko moduan, komikiaren inguruko albiste eta nobedade ugari utzi dizkigu.
Duela aste batzuk, Grand Prix 2020 sari nagusia irabazteko hiru izendatuen berri eman genizuen, eta azkenean Emmanuel Guibert frantsesa izan da aukeratua. Modu honetan, bere ibilbidea omendu nahi dute, erabateko egilea dela azpimarratuz, hau da, marrazkilari berritzailea eta kontalari trebea, heldu zein umeentzako lanak egin dituena.
Jaialdian, beste hainbat sari banatu dira gainera, hamaika sekzio ofizialean. Fauve d’Or delakoa urteko album hoberenari ematen zaio, Grouazel Florent eta Locard Younn-en Révolution (1. Liberté) komikiari hain zuzen ere. Lan honetan Frantziako Iraultza hasi zeneko kontaketa berri bat dugu.
Epaimahaiaren sari berezia Seth egile kanadiarraren Clyde Fans komikiak irabazi du, abandonatu dituen aitaren enpresa jasotzen duten bi anairen istorioa kontatzen diguena.
Angoulêmeko jaialdia, komikiaren festa den heinean, ekitaldi ugari eta desberdinak antolatzen dituzte era berean: solasaldiak, topalekuak, klase magistralak edo erakusketa ugari. Haietako batzuk, erakusketa bukatu eta gero, denbora luzeago baten gelditzen dira ikusgai Komikiaren museoan eta bi azpimarratu nahi ditugu. Batetik, Lewis Trondheim komikilari frantsesaren inguruko Lewis Trondheim fait des histores dugu. Artista ausarta, zientzia fikzioa, western-ak edo komedia genero hain desberdinak landu dituena. Maiatzaren 1 arte egongo da.
Bestalde, Cosmographies erakusketak, Angoulêmen haien egonaldi artistikoa egin dituzten egileen lanak batzen ditu, martxoaren 8 arte.
Erakusketak Anguleman