Try Again
2008/6/26 - 2008/9/27
Komisarioa: Juan Antonio Alvarez Reyes
Artistak: Aram Bartholl, Tobias Bernstrup, Jean-Paul Bichard, Bong+Dern productions, Brody Condon, Yan Duyvendak, Mengbo Feng, Dora García, Pierre Giner, Iñaki Gracenea, Felix Stephan Huber, John Klima, Joan Leandre/Ali Abu/Toni Serra, Joe McKay, Eva Mattes & Franco a.k.a. 01001011101, Joe McKay, Molleindustria, Newsgaming, Anne-Marie Schleiner & Luis Hernández, Palle Torsson, Magnus Wallin,
Testuak: Juan Antonio Alvarez Reyes, Mia Consalvo, Alexander R. Galloway,
Muntaia:
Prentsa oharra:
Bideojokoak ideologia zabaltzeko eta mundua ulertzeko tresna indartsuak dira gaur egun eta TRY AGAIN orain horren kultur- eta ikus-azterketako proiektu bat da. Proiektu horren oinarrizko asmoa bikoitza da. Batetik, erakusketa bateko ohiko ikusleak jokalari bihurtzea, ekintza ezinbestekoa duten zenbait lan baliatuta; hau da, erakusgai dagoen lan horrekiko distantzia alde batera utzi eta lan berorren eraikuntzan aktiboki parte hartzera bultzatzen zaie. Bestetik, bideojokoetako jokalariak, une batez bada ere, bere ekintzen eta horiek dituzten ondorioen ikusle izatea lortu nahi da, eta horretarako lan jakin batzuen bitartez kendu egiten zaie jarduteko aukera.
Erakusketaren izenburua, “Try again” –inprimatu gabeko azpititulua “simulazioa, indarkeria eta arriskua” delarik-, aukeratzerakoan asmo bikoitza izan da garbi; ingeleseko izenak, berriz, keinu bat egiten dio munduko hainbat lekutan lehendik antolatutako erakusketen tradizioari eta, nolabait ere, bideojokoetan zabalduta dagoen hizkerari. Alde batetik egongo litzateke jokalari trebeago bihurtzeko entrenamendu gisa beharrezkoa den errepikapena. “Saiatu berriz” esatea bezalako zerbait izango litzateke, errepikatzera animatzeko eta ahaleginaren ideiarekin lotutako etsipenaren aurrean konjuratzeko, eta horrekin zerikusia duten zenbait irudirekin erlazionatuta: Sisiforen mitoa eta haren amaierarik eta probetxurik gabeko errepikatzea, gehi ikasketaren kontua erregela zorrotzen arabera araututako eta kontrolatutako gizarte batean –edo joko batean-. Bestetik, beste “saiatu berriz” bat egongo litzateke, orain artekoa ez den beste modu batean egiten saiatzea. Hau da, eraldaketarako, aldaketarako gonbidapena izango litzateke, eta proiektu honetan biltzen diren hainbat diziplinetako artistak horren adibide onak izan daitezke beren lanekin, bideojokoen gainean egindako aldaketekin edo beste bideojoko batzuk sortzen izandako parte hartzearekin.
Proiektu honetan jasotako ia lan guztiak artistatzat jo izan ohi ditugunek egin dituzte, ikusizko artistak nahiz beste diziplina batzuetakoak izan, denek ere “lehengai” modura erabiltzen baitituzte bideojokoak, horiekin lan egiteko, aldatzeko, eraldatzeko edo berrerabiltzeko. Bideojokoa da –jokagarria izan edo ez- denek erabiltzen duten tresna edo, ikus arteetan tradizionalki ezarri den moduan, bitartekoa. Lehendik dauden beste batzuei erantsi beharreko bitarteko berria.
Erakusketa honen oinarria artistek aldatutako bideojokoak dira. Alde horretatik, talde handi bat azken hamarkadan aldaketa horiek egiten hasi zen, eta hori zabalduz joan da ez bakarrik bertsio kritikoak hartuz, baita musika, zine edo performance lanak eginez ere, abiapuntu gisa aisiaren industrian lehendik dauden jokoak hartuta, gero aldatzeko eta genero oso bat sortzeko edo, hobeto esanda, betidanik berezituta egon diren diziplina artistiko ezberdinak zeharkatzen dituen bitarteko berri bat sortzeko. TRY AGAIN erakusketan diziplina ezberdin horiek batzen dira hierarkiarik ezarri gabe. Horixe da aurreko nazioarteko proiektuekiko duen berrikuntzetako bat.Bigarren ekarpena bere zehaztasun kontzeptuala da, eta horren bitartez, ikuspegi kritiko batetik, hiru gairen inguruko hausnarketa egin nahi da: batetik, simulazioaren eta ikuslearen arteko erlazioari buruz; bestetik, indarkeriari eta jokalariari buruz; eta azkenik, arriskuari eta testuinguru artistikoari buruz. Simulazioa, indarkeria eta arriskua, gainetik azalduta, Baudrillarden simulakroaren teoriatik abiatuta ulertuta, hausnarketaren lehen gaiari dagokionez; indarkeriari buruzko Hannah Arendt-en ikerketetatik, baina baita Baudrillard, Edgar Morin eta Paul Viriliorenetatik abiatuta bigarren gaiari dagokionez; eta Urlrich Beck-ek arriskuaren gizarteari buruz idatzitako saiakera ugarietatik abiatuta. Nolanahi ere, simulazio, indarkeria eta arriskuari buruzko erreferente intelektual horiek bideojokoetatik ateratako gai jakinen inguruan kokatzen dira eta kasu honetan balio dute kapitalismo berantiarrean ideologiak eta identitateak eratzeari buruzko ikusizko azterlanetatik abiatuta pentsamendu kritikoa sortu nahi duen, baina aldi berean hain agerikoa ez dena argiztatzen saiatzen den ikuspegiaren katalizatzaile gisa.
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04