Txarrenetik hoberenera

The wicked + the divine
Kieron Gillen, Jamie McKelvie
Norma, 2017-2021
Komikigile britainiarren bilduma hau Estatu Batuetan argitaratu zen lehen aldiz 2014 eta 2019 urteen artean, comic-book edo grapadun formatuan. 45 ale eta beste zenbait ale estrak ere osatutako bilduma da honakoa. Komiki hau hainbatetan loratua izan da sortu zen urtean bertatik hasita, British Comic Awards sarietan txapeldun 2014an, eta Eisner sarien hiru kategorietako izendapena jaso zuen 2015ean, geroztik ere ibilbide luzea izan du, hainbat hizkuntzatara itzulitakoa baita.
Komikiaren gaiari dagokionez, istorio bitxia kontatzen du. Badu mitologiatik, fantasiatik eta baita errealitatetik ere. 90 urtero errepikatzen den ziklo batean murgilduko gaitu komikiak. 90 urtero 12 gizaki gazte jainko eta jainkosa bilakatuko dira, fama, maitasuna eta gorrotoa ezagutu ostean, bi urte barru heriotzera kondenatuta egongo direla jakinda gainera. Jainko hauek alde batetik jainko klasikoen ezaugarriak izango dituzte baina baita egungo pop artisten beste hainbat ezaugarri eta artista sena ere.
Fantasia moderno honetan zurrunbilo bat sortuko da, festa, drogak, alkohola, dena nahasi eta pertsonaien arteko konspirazioak sortuz etengabe. Kieron Gillen egileak elkarrizketa batean esan zuenez aitaren heriotza gaixotasun larri baten erruz hain gertu ikusteak sorrarazi zion komiki ero bezain aldarrikatzaile hau sortzeko ideia. Bertan, momentua bizi beharrari ematen zaio batik bat garrantzia, nahiz eta heriotza edozein unetan agertzen den elementu garrantzitsua izan. Eta baita 90 urteko zikloei ere, generazioen zikloei hain zuzen ere.
Kieron Gillen, egileetako bati, 'Zona negativa'-k egindako elkarrizketa
The wicked + the divine