Txina eta Indiara bidaia
Izenburuak: Txinara bidaia / Indiara bidaia
Gidoia: BéKa
Marrazkiak: Marko
Argitaletxea: Harriet
Oporrak iristearekin batera argitaratu ditu Harriet argitaletxeak bidaien inguruko bi album euskaraz eta gazteleraz. Komiki hauen aurkezpena ekainaren 29an izango da Komikigunean 11:00etan.
BéKa bikotearen ibilbidea ez da ohikoena komikigintzan. Alabaina, umorezko Bdan estimatuak izatea lortu dute, batez ere Frantzian. Haiekin kolaboratzeko, Markok bere estilorik alaiena atera eta oso ondo egokitu du marrazteko era. Are gehiago, marrazkiak gidoiari gailentzen zaizkiola esaten ausartzen gara. Izan ere, Markok abiatu duen bide arrakastatsua guztiz da ulergarria. Gertukoa sentitzen duguna, poztu baino ezin gara egin. Napartheiden edo “Pedro Mari” zein “Gartxot”-en garaitik haren lana ezagutzeak perspektiba ematen du, lortzen ari dena hobeto baloratzeko.
David Zapirain, liburuen aurkezlea.