Txistu bat liburutegian
Iturri guztien arabera Abdón González de Alaitza da lehen euskarazko komikiaren sortzearen arduraduna.
Eta, gure ustez, osoa den bilduma bakarra, Txisturen bilduma bakarra, dokumentu eta informazio biltzaile nekaezina zen Antonio Zavalaren paperen artean agertu zaigu.
Txistu komikia digitalizatu dugu, interesatuta dagoenari eskuetan uzteko. Historiaren lehenengo euskarazko komikia, bere osotasunean, ikusi eta disfrutatu ahal izateko. Hona hemen Txistu.