Txomin Badiola. Bestearen jokoa
1997/3/21 - 1997/5/24
Komisarioa:
Artistak: Txomin Badiola
Testuak:
Muntaia:
Prentsa oharra:
BESTEAREN JOKOA
TXOMIN BADIOLA
Txomin Badiola Bilbon jaioa da 1957an. Ikasketa unibertsitarioak hango Arte Ederretako Fakultatean egin zituen eta hantxe aritu zen irakasle lanean sei urtetan (1983-1989). Beka batekin 1989. urtean Londresera aldatu zen urtebeterako. 1990etik aurrera, berriz, New Yorken ari da bizitzen eta lanean.
Laurogeiko hamarkadan ezagun egin ziren eta lenguaia kontzeptualari eta minimalistari uztartutako obra egin zuten euskal eskultoreen belaunaldikoa da Badiola. Haren eskultura, ordea, garatu egin da eta, inguruak eraginda, objektu espazial tridimentsionaletik eskultura literarioagora heldu da. Bilakaera horretan, lengoaia eta material berriak bereganatuz unibertso formal aberatsagoa osatu du.
Erakusketa honetan zortzi instalazio dauzka eta 1995. urtean Madrilen, Soledad Lorenzo galerian, aurkeztu zuen lana jarraitzen eta sakontzen du. Badiolak berak dioen bezala, instalazio horiek " istorio" modura aurkezten dira, eta bere kezka edo interesgairen batekin loturik daude: sexuarekin, politikarekin, indarkeriarekin, egunerokotasunarekin, kulturarekin, modarekin, neurosiarekin eta abarrekin.
Areto honetan bertan egin zen Mende bateko artea Gipuzkoako Foru Aldundiaren erakusketan aurkeztutako Recent Family Plot obran (1992) jada nabari zenez, Badiolak giza bizitegi hutsen puskak iradokitzen dizkiguten barne espazioak sortzen ditu, eta mendearen hasierako abangoardia artistikoak gogorarazten dituzten formak sartzen ditu bertan. Zehatzago esateko, artistaren obran etengabe ageri da K. Malevic-en laukia, Badiolak leiho, zulo, hutsune bihurtzen duena, hutsune ireki edo itxi bilakatua. Badiolaren konstrukzioetan normalean egur laminatu plastikozko panelak, aulkiak eta altzariak bailiren, zurezko egiturak ageri dira, konbinaturik eta ordenaturik, eta gizakiaren presentzia adierazten dute, horrelako konstrukzioetan izaten ez den presentzia bat.
Erakusketa honetako instalazioetan ere espazioak eraikitzen eta mugatzen segitzen du Badiolak, haina bere hilakera horretan espazio horiek elementu anitzez jantziak ageri dira: elementuok izaera desberdinetako gauzak, irudiak eta, are, pertsonaiak dira eta eszenografia narratibo korapilatsuak eta harrigarriak sortzen dituzte.
Instalazio horien aurrean ikusleak zeregin garrantzitsua du, bera baita, hartzen duen jokaera eta jarrerarekin, komunikazio ekintza sortu behar duena. Obraren espazioan sar daiteke, kanpotik begira gera daiteke edo gauzetara hurbildu, hutsune eta zuloetatik hegiratuz espazio berriak aurki ditzake, eta horrela pertsonaia erreala bihurtzen da, instalazioaren istorioan sartzen da eta egoera desberdinetan aurkitzen du bere burua, proposatzen zaion jokoan parte hartuz.
Badiola Modernitatearen cta Postmodernitatearen arteko oposiziorik larrienak baretzen saiatzen da eta, Donald Kuspit kritikoak dioen hezala, postmoderno hutsak diren artisten jarreren aurrean zinezkotasun bat bilatzen du berak, zinekotasun pertsonal eta sozial bat, eta horrexek bereizten ditu bere konstrukzioak haien obra zinikoetatik.
Zortzi "istorio-instalazioen" arteko lotura haria malenkoniako sentimendu berezi bat izango litzateke, Dureroren grabatu famatu hartan ageri denaren tankerakoa: pertsonaia elementu, tresna, kontzeptu, luzapen eta gauza pila batez inguraturik egon arren eta horiek denak bera nabarmentzeko izan arren bakardade osoan, noraezean bezala, triste agertuko zaigu. Malenkonia sentimendu hori are nabarmenagoa da gaurko garaian, non errealitate zientifiko eta tekniko berriek gizatasunaren handitasunaren mezua barreiatzen duten arren, gizatasunarekiko fedea galtzen ari baita, galera prozesu sakon eta itzuliezin batean. ( Erakusketa proiektuko testuaren zatia)
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04