Txoritxoak
50 txori inguruk jazten dute Koldo Mitxelenako Ganbara betetzen duten zuhaitza, adarrak….16 mota, izen, bizitza ezberdinetako 50 bat txori, bakoitza bere ezaugarri, kolore eta istorio propioarekin. Tuntuntxori norvegiarra, Barretxoria, Etxebeste txoria, edota Txio XIII.a dira txori protagonista horietako batzu.
Ilustrazioak eskuaren gertutasuna sentituz sortzen dituen ilustratzaileak, modu berean sortu du, eskuz, hiru dimentsiotako bere lehen lan hau.Txoritxoen istorien sorkuntzan, Alejandro Fernandez Aldasororena izanda ardura, eta Juan Kruz Igerabiderena, itzulpena.
Azken lan honetara nola heldu den, zein burutapenek eraman duten horrelako instalazio, hiru dimentsiotako ilustrazioa honetara galdetuta, leku askotara, lan askotara, egin eta gero heldu dela dio sortzeileak. Erakusketarako proposamena jaso zuenean, adarrak sortzeko gogoa sentitu zuen, adarrak egitea atsegin duelako Elena Odriozolak eta hemendik erakusketa.
Orainarteko lana, haur literaturaren ilustratzaile modura egin du Elena Odriozolak, nahiz eta berak beti azpimarratzen duen ez duela haurrentzako marrazten.Istorioa irakurri eta sentitzen duena, ilustrazioekin azaltzen saiatzen dela dio, baina ez haurrengan pentsatuz.
Txoritxoak Gipuzkoakultura.net-en
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!
-
«Gutxi esan, asko jolastu / Decir menos, jugar más»
Erakusketa udaran zehar burutu den Egile(ak) zikloko bigarrena eta azkena da, eta GFA-ko Kultura Departamentuak sormen-proiektuei ematen dien Egile sariaren irabazle izan diren Gipuzkoako bost emakume artistaren obrak biltzen ditu. Erakusketa abuztuaren 9tik irailaren 8ra arte ikusgai egongo da KMK-ren Santa Teresa Komentuko Atari gunean.
2024-08-09 2024-09-08
-
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes»
«Bidegurutzeak / Itinerarios comunes», Egile(ak) zikloak barne hartzen dituen bi erakusketetatik lehena, ekainaren 28tik abuztuaren 4ra bisitatu ahal izango da KMK-ko Ataria gunean.
2024-06-28 2024-08-04