Udazken giroan barneratuta iluntasuna nagusi den hirian: Gotham city
Informazioa eskura ezazu

Udazken giroan barneratuta iluntasuna nagusi den hirian: Gotham city
Gotham DCren komikietan agertzen den fikziozko hiririk ezagunena da. Bere iluntasuna eta itxura gotikoa dira ezaugarri garrantzitsuenak eta baita Batmanen bizilekua delako ere. Hiri hau 1941ean agertu zen lehen aldiz Batman comic-book formatuan.
Bill Finger eta Bob Kane izan ziren hiri honen sortzaileak, itxuraz New Yorken oso antzekoa da, antzekoa bai baina hau beti gauez edo oso ilun agertzen den hiria da, etxeorratz ezagunak beti goibel eta ilun agertzen dira Gothamen. Zineman ere antzera, kokaleku batzuk grabatzeko Chicago hiriko bazter eta izkinak erabili zituzten New Yorkekin batera.
Batmanen bizitokia izateaz gain, Batmanek babestutako hiria da Gotham, eta hor kokatzen dira Batman eta beste hainbat DCren pertsonaien istorio eta abenturak. Beste hainbaten artean Gothamen hauek aurkitu ditzakegu: Máscara Negra, Catwoman, Comisionado Loeb, Harley Quinn, Prometheus, Ra's al Ghul eta Joker.
ECCk Gotham city: año uno Tom King eta Phil Hesterren lehen liburukia argitaratu berri du. Ongizateak eta oparotasunak zerumuga bakarra ziruditen. Zer gertatu zen Zaldun Ilunaren sorburu izan zen hiri hondatua bihurtzeko? Bruce Waynerena baino bi belaunaldi lehenago, Slam Bradley detektibeak mendeko bahiketaren ondoren bere familiaren oinordeko txikiaren desagerpena ikertzeko enkargua onartu zuen.
Batman eta Robinen pelikula zein zinema kartelak ere badauzkagu gure funtsen artean, tartean berriena Batmanen 2022ko DVDa. Zine kartelen funtsa arakatuz berriz The dark knight filmaren kartel bat topatu dugu, Gotham hiria oso ondo islatzen duena.
Gainera, Gotham hiriko gida ilustratu bat ere badugu. Lan hau Batmanen kobazulo sakonetik Arkham egonlekurainoko bidaia bat da, bidean Wayneren etxetik pasaraziko gaitu eta krimenez kutsatu eta betetako kaleak ezagutuko ditugu. Bidaia honi esker bertako pertsonaia nagusiak ezagutu ditzakegu aldi berean, Joker eta Pinguinoa esaterako, eta baita Batman, Robin eta gainerako heroiek gaizkileei aurre egiteko burutzen dituzten ekintzak ere.
Hemen aurki ditzakezue gure katalogoko Gotham city-rekin lotutako lanak.