Udazkeneko poesia KMKn
Udazkenarekin batera poesia eta musikari tartea egin dio Koldo Mitxelena Kulturuneak. "Hitza, musika, literatura" zikloak poesia eta musika uztartzen dituen lau emanaldi eskainiko ditu urrian.
Lehenengoa Jon Benitoren eskutik, urriaren 4an. Bulkada bere azken liburuko poemak eta poema berriak errezitatuko ditu poeta zarauztarrak. Hilaren 9an Amaia Lasak hartuko dio erreleboa, eta bere azken poemak eskainiko dizkigu Jose Romero eta Josune Muñozen laguntzarekin. Jon Obesoren testuak izango dira protagonista urriaren 23an, Arantza Kalzada eta Joserra Senperena pianojoloeak eskainiko duten saioan, eta azken, 26an, euskara eta galiziera izango dira protagonista, Ruper Ordorika eta Arkaitz Minerren musikarekin batera. Xosé Estévez, Jose Angel Irigaray eta Luis Rei-k Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia eta Luigi Anselmiren poemak irakurriko dituzte.
Urriak 4: Jon Benito. Bulkada
Urriak 9: Amaia Lasa, Jose Romero eta Josune Muñoz. Itsasoko izaki
Urriak 23: Arantxa Kalzada eta Joserra Senperena (pianoa). Testuak: Jon Obeso. Fábulas, opiniones e inventos de Bertrand H. Carpentey
Urriak 26: Xosé Estévez, Jose Angel Irigaray, Luis Rei. Musika: Ruper Ordorika&Arkaiz Miner. Testuak: Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia. Zazpi poeta/Alén da fronteira
{jcomments on}