Ulysses, James, Xabier eta Enrique
Stanislaus anaiak zioen Joyceri buruz: bere minei, lasai ederrean, berari eta gainerakoei buruzko gauzarik iraingarrienak esateko ohitura penagarria zeukan, eta horretarako unerik desegokienaz baliatzekoa.
Ulisesi buruz, edo bere ispilu zen Leopold Bloomi buruz honela zioen Jamesek: Leopold Bloom jaunak atsegalez jaten zituen abereen eta hegaztien gibel-erraik. Gogoko zituen barrenki-zopa, errota intxaurkarak, bihotz bete errea, gibel-xerrada albardatuak, bakailao-arraba frijituak. Arkume-giltzurrun errea gustatzen zitzaion gehiena, gernu-lurrin arin baten gustu fina uzten baitzion aho-sabaian.
Xabier Olarrak, aldiz, baikor eta apal, hau dio bere buruaz: Eta bizimodua ateratzeko morrontza-lanetatik libraturik, bota nuen, 2012ko ekainaren 16an, Twitterren, lanari ekin niola. Banekien “itsas hondar gabe” batean sartzen nintzela, eta ez nekien onik aterako nintzen ala ez. Baina beste noizbait aipatua dudan optimismo patologiko batez joa izaki nonbait, eta horri esker burutu dut lana. Ahalik eta txukunen arituta.
Enriquek (Vila-Matas) ateratzen gaitu azkenik lozorrotik eta Ulisesi aurre egitera gonbidatzen gaitu: Ulertezina Ulises? Argitara eman zenean ere ez, nahiz eta lan berritzaile guztiek bezala, bitxi suertatuz, pertzepzioaren ohiturak apurtu zituen eta zaharra berri bilakarazi zuen. Niri literaturan interesatzen zaidan bakarra harritzen nauen hura da, esango nuke hasera batean guztiz ulertzen ez dudanak bakarrik erakartzen nauela.
2015eko irailaren 8tik aurrera, euskaraz ere badaukagu.
Eskerrak, Ulises.
Eskerrak, James
Eskerrak, Enrique.
Mila esker, Xabier.