Umberto Eco (1932-2016)
Vertigine della lista lana argitaratu zenean, Der Spiegel astekariak 2009 urteko azaroan Umberto Eco elkarrizketatu zuen, ( 'We Like Lists Because We Don't Want to Die'izenburupean) . Horretan egileak zerrendak kulturaren jatorrian kokatzen zituen, artearen historia eta literaturaren parte gisa, ulertezina konpreniarazi egiteko saio bat, amaigabea ulergarriago egitekoa, - azken finean, kulturaren beraren onura- muga etsigarrieneraino, heriotza bera, hain zuzen, Milango etxean bixitan izandakoa. Hemen badago zerrenda bat Ecoren lanak liburutegian jasotzen dituena. Lehenengo solairuan maileguan hartu ahal izateko ale sorta bat duzu ere bai.