Umore on, umore gaizto. Bineten azido satirikoa
Aurten Komikiguneak ‘3 zangotako komiki solasak’ antolatu ditu komikiaz eta komikigintzaz aritzeko.
Lehen bilkura euskal egileek nazioartean egindako lanari eskaini genion. Bigarrena berriz, ekainaren 13an, larunbatean, goizeko 12:00tan Komikigunean izango da. Oraingoan, ‘Umore on, umore gaizto. Bineten azido satirikoa’ izenburupean komiki satirikoaz arituko gara. Horretarako, Antton Olariaga, Asisko Urmeneta, Patxi Huarte "ZaldiEroa" izango ditugu hizlari eta Dani Fano moderatzaile.
Antton Olariaga
Antton Olariagak (Usurbil, 1946-) bere ibilbidea marrazkilari bezala prentsan hasi zuen Las Provincias de Valencia, Zeruko Argia edota Anaitasuna aldizkarietan parte hartuz. Askorentzat euskal grafismoan iraultzailea. Kaleko, Hormasprayko, Mozorrozko eta Zakilixut sortu zituen. Ilustratzaile bezala ere lan oparoa burutu du.
Asisko Urmeneta
Asisko Urmenetak (Iruñea, 1965-) bere lehen pausoak komikigintzan Napartheid fanzinean eman zituen. Ondoren, hainbat kolaborazio egin ditu prentsan eta 'Hegoekialde Urruneko Legenda', 'Erraondo','I'm Pellot','Biba festa','Gartxot' edota 'Okatxu hegal egiten' komikiak ere argitaratu ditu
Patxi Huarte ‘Zaldieroa’
Patxi Huarte (Faltzes, 1966-) Korrok aldizkarian hasi zen marrazten. Euskaldunon Egunkarian artikuluak eta komiki zintak argitaratu zituen. Gaur egun, Berria egunkarian ‘De rerum natura’ komiki zintak egiten ditu. Honez gain, Nabarra, Aizu!, Xabiroi edota Karrika aldizkarietan ere parte hartzen du.