Un perro izeneko liburua (Alejandro Palomas)
Liburutegian jaso berri dugu Un perro izeneko liburua, Alejandro Palomas (Bartzelona, 1967) idazlearen azken eleberria. Liburu horretan, idazleak berriro hartzen ditu Un hijo (2015) eta Una madre (2014) liburuetan ageri ziren pertsonaiak. Rosa Monteroren iritziz “garenaren autopsia sentimental zorrotza” jasotzen da bertan. Horrez gain, liburutegian idazle horren beste honako liburu hauek ere aurkituko dituzu.