Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.

Belenismoa, Jesus Belenen jaio izanaren inguruan unibertso txikiak sortzeko zaletasuna, oso errotuta dago Gipuzkoan. Horren froga ezin hobea da Gipuzkoako Belenzaleen Elkartearen 75. urteurrena.
Kopuru esanguratsu horrek, eta Donostia 2022ko Eguberrietako Europako Hiria izendatzearekin bat etortzeak, aukera ematen digu pertsona anonimo askok helduen eta adingabeen gozamenerako garatzen duten sormenera, zaintzara eta maitasunera hurbiltzeko.
Erakusketa honek omenaldi txiki bat ere egin nahi dio Gipuzkoako biztanleek biltzeko eta antolatzeko duten gaitasunari, eta baita gure ondare ukiezinaren parte diren eta beti aitortzen ez diren balio bereziko proiektuak aurrera emateari ere. Proiektu horietako askotan, jakintza belaunaldiz belaunaldi eskuratzen eta helarazten da, eta espazio txikietan eta baliabide gutxirekin zabaltzen eta partekatzen da. Haien ahaleginik eta dedikaziorik gabe, motibaziorik eta borondaterik gabe, askoz ere murritzagoa izango lirateke gure imajinario kolektiboa, gure nortasuna eta gure kultur ekoizpena.
2022ko ekainean, belenismoa ondare immaterial deklaratu da, eta horrela jasotzen du ofizialki BOEk (Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Duela gutxi egin diren erakusketak
Koldo Mitxelena Kulturunean duela gutxi zer erakusketa egin diren jakin nahi al duzu? Klikatu hemen!

-
Unibertso txikiak. Gipuzkoa eta jaiotzak
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Gipuzkoako Belenzaleen Elkarteak antolatutako erakusketa.
2022-12-05 2023-01-05
-
Aurrera eginez. Etorkizunari begira XIX. mendetik
2022-05-13 2022-12-17