Urkor, Xabier Erkiziaren emanaldi bat
Cristina enea Funduazioaren HidroLogikak 2015 egitasmoaren egitarauaren baitan, Xabier Erkizia soinu-artistak bere Urkor izeneko entzunaldia eskainiko du Erakustaretoan, gaur, steazkena, maiatzak 27, arratsaldeko 7:00etan.
Urazpian jaiotzen gara. Urpean ikasten dugu entzuten eta urpetik ezartzen ditugu gure ingurune hurbilarekiko lehenbiziko loturak, lehenbiziko harremanak. Zutitu eta bereziki ibili ahala ordea, urarekin dugun harremana zeharo aldatzen da. Begia jazartzen zaio belarriari eta argiaren korronteak itsutzen ditu gure hastapenetako irudi akusmatikoak.
Harrezkero, ura entzuten dugun aldioro ahantzi genituen lekuetarako joanetorriko bidaia egiten dugu. Haren zaratak oroi arazten digu gu garela lekuz kanpo gaudenak. Oraindik ere, belarriak urazpian sartzerakoan, geure buruaren oihartzuna entzuten dugu.
Emanaldi hau Soinuzko Ibaiak izeneko egitasmo luzeago eta zabalago baten parte da. Egitasmo honek Gipuzkoako Oria, Urola eta Deba ibaien eguneroko modukoa osatu eta beraien historia dokumentatzea du helburu. Dokumentazio horren bidez, aipatutako ibaiekin ezartzen eta ezarri izan ditugun harremanak azaleratu eta hauetan sakondu nahi dugu. Ibaiek, bideek bezala, bihurgune bakoitzean pilatzen dute bere joanetorrien memoria, azken finean, oroitzapenen sedimentazioa baino ez dena.
Xabier Erkiziaren beste proposamen bat, soinumapa.net, Paisaiaren murmurioaren erakusketaren zati bat da, zeina datorren larunbata arte, hilak 30a, irekia izango da.