Urrea

ECC, 2017
Urrezko Aroa. Aditu hizkera. Komikien historiari buruzko ezagutza azaltzen duena. Komiki zaharrak deitzeko modu modernoa. Superheroien tebeoak EN argitaletxeko bertsioetan jaso genituenok hainbat abentura modu ez ordenatuan jaso genituen. Edo horrela iruditu zitzaigun. Gero, parentesi luze baten ondoren, komikiak metalaren kalitatearen arabera banatuta topatu genituen,
Ordurako ere, multibertsoen bertsio biderkatuak historia lerroa are gehiago nahasten zuen.
Horregatik, komiki hau mundu bat ordenatzeko, eguneratzeko eta ulertzeko aukera itzela da.
Alabaina, komiki hau hori baino gehiago da. Marrazketa, narrazioa eta kontakizunaren aldetik, lan bikaina da. Protagonistak jantzi berezi horiek soinean izan ala ez, ez da hori istorio hau definitzen duena, pertsonen barne-borroka -bai eta borroka ere, bestela zer super heroi mota lirateke!- eta gizarte mota baten ezaugarritzea baizik.
Hitz-ondokoan Howard Chaykin-ek hau eta gehiago azaltzen du, guk baino hobeto. Gutxitan bezala, komikia irakurri ondoan gustura irakurtzen den iruzkina. Aditu hizkeraren beharrik gabe.