Urriak 17-21, aurkezpenak eta bisita gidatuak
Urrian zehar dauzkagun ekimenekin batera azarorako datozen ekitaldien berri ere emango dugu Komikigunean astelehenean bertan, ekitaldi hauek Komikigunean eta hirian zehar izango dira.
2016-10-17, 11:00. KOMIKILABEA. Komikiaren astearen aurkezpena. Donostia 2016 eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol sailaren arteko lankidetzaren ondorioz sortutako ekimena da, eta hiriko hainbat kultur eragileren babesa du: Donostia Kultura (Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea eta Donostiako udal liburutegien sarea), Kutxa Kultur, Kunshtal Goi Mailako Diseinu Zentroa, Kaxilda eta Tabakalera. Ekimen honekin bat etorriz Komikigunean Nina Bunjevacen erakusketa izango da ikusgai azaroan.
2016-10-19, 11:00. JON ETA MIRKA eta S.O.S LUSITANIA komikien aurkezpenak HARRIET argitaletxearen eskutik. Jon eta Mirkaren egileak, Gregorio Muro (gidoigile eta argitaratzailea) eta Daniel Redondok (marrazkilaria) parte hartuko dute aurkezpenean Dani Fano aurkezlearekin batera. Jon eta Mirka, zientzia-fikziozko komikia, Ereinek eta Habeko Mik aldizkariek argitaratu zuten 80ko hamarkadan. Harriet argitaletxeak edizio osoa aurkeztuko du.
2016-10-20, 19:00. EUSKAL BINETAK erakusketaren BISITA GIDATUA Mikel Begoñaren eskutik. Euskaraz argitaratu izan diren komiki askoren historia osatzen du erakusketa honek, 1894ko komiki tira batetik abiatzen da gaur egungo komiki digitalak aipatzeraino. Izen ematea: komikigunea@gipuzkoa.eus edo 943249690 zenbakian.
Erakusketa zabalik dago 11:30-13:30 eta 17:00-19:30 (astelehenetik ostiralera) urriaren 28a bitartean.