Urriko bideo nobedadeak

Hona hemen irailean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. “Beginning” Dea Kulumbegashvilik zuzendutako zapalkuntzari eta indarkeriari buruzko landa-drama originala da. Urrezko Kontxa irabazi zuen 2020ko Donostiako Jaialdiko film, zuzendaritza, gidoi eta aktore onenagatik. Imanol Rayoren “Hil kanpaiak (Campanadas a muerto)” Miren Gorrotxategiren “33 ezkil” eleberrian oinarritutako landa-thriller bat da, anbizio handikoa, non isiltasunek hitz egin eta pisatzen duten hitzek baino gehiago. Dominik Mollek zuzendutako eta lankidetzan idatzitako “Sólo las bestias” Colin Nielen eleberriaren moldaketa zinematografikoa da. Intrigazko trama du, ezin hobeto armatua, giza ahulezia desberdinetan oinarritutako bost istorioren bidez. Peter Bebjakek zuzendutako “El informe Auschwitz” Alfred Wetzleren “Lo que Dante no vio” testigantza-liburuan inspiratuta dago. Alfred Wetzler eta Walter Rosemberg presoen historia erreala kontatzen du. Bi preso judu eslovakiar ziren, Auschwitz Birkenauko deuseztatze eremuko izutik ihes egitea lortu zutenak, bertan gertatzen zena munduari kontatzeko.