Urriko bideo nobedadeak

Hona hemen irailean iritsi eta katalogatu diren bideo berrienak. Eskuragai daude mailegu bidez etxera eraman ahal izateko edo liburutegian bertan ikusteko. Rosa prostituta bat da, bere ama Antoniarengatik ofizioa jaso zuena eta orain, Sara Montiel dela uste izanik, bere eguneroko bizitza infernu bihurtzen duena. Hori da “La puerta abierta” filmeko hari nagusia eta film horrengatik duela gutxi hil zen Terele Pávez izendatua izan zen 2016ko Goya Sarietako bigarren mailako aktore onenaren sarira.