Urriko eleberri eta komiki nobedadeak
Liburutegian azken hilabetean zehar jasotako eleberri eta komiki berrienak eta baita aukeraketa bat ere
Urriko eleberri eta komiki nobedadeak
Iritsi berriak dira nobedade hauek mailegura. Azken asteetan jasotako fikziozko lanen zerrenda duzue jarraian, eta baita horien arteko aukeraketa bat ere modu xehetuagoan. Hemetxe irakurri, estekaren bidez katalogara sartu eta erreserbatu dezakezue gustukoena gero bila pasatuz (Errege-Erregina katolikoen kaleko 16 zenbakian). Gozatu!
ELEBERRIAK
“No contaban con las ondas”, Laurandrea Torres Martinezek idatzia, adiskidetasunari, galerari eta absentzia baten oroitzapenari buruzko istorioa da. Narratzaileak bere lagunaren historia berreraikitzen du oroimenaren bidez. Eleberriak indarkeria matxista eta haren ondorioak ere jorratzen ditu. Doluari eta oroimena bizirik mantentzeko beharrari buruzko kontakizun intimoa da.
Melcior Comesanaren “Sobre la tierra impura” eleberria hildako aktore baten bizitza berreraikitzeko enkargua jasotzen duen idazle baten istorioa da. Gertakariak Mallorcako familia boteretsu baten sekretuetara eramango dute. Ikerketak hainbat belaunalditan ezkutatutako gertaerak azaleratuko ditu. Oroimenari, familia-sekretuei eta egiaren bilaketari buruzko eleberria da.
Camille Laurensek idatzitako “Chica” eleberriak Laurence Barraquéren bizitza kontatzen du, haurtzarotik emakume izateak zer esan nahi duen deskubritzen duen arte. Bere historiak gizarteak emakumeei ezartzen dizkien itxaropenak eta mugak erakusten ditu, hezkuntza, sexualitatea, abortua eta feminismoa bezalako gaiak jorratuz. Emakumeen identitateari eta haren eraikuntza sozialari buruzko hausnarketa da.
“La idea de volver” Diego del Alcázar Benjumea egilearena da. Fausto eta Adriánen istorioak kontatzen ditu: bata mendialdeko gizon zaharra da eta bestea haurtzaroko bizilekura itzultzen den akademikoa. Biek beren iraganari eta jatorriari aurre egin beharko diete. Eleberriak tradizioa, mitologia eta mundu garaikidea lotzen ditu. Oroimenari eta itzultzeko beharrari buruzko istorioa da.
“Dormir fuera de casa”, Paula Hoyosen eleberriak, hegaldi bateko matxura baten ondorioz aireportuan geratzen diren lau bidaiariren istorioa kontatzen du. Itxaronaldian, bi belaunalditako pertsonek beren istorioak eta bizipenak partekatzen dituzte. Bakoitzak bere galerak, zalantzak eta konpondu gabeko erabakiak ditu. Bakardadeari, giza harremanei eta bigarren aukerei buruzko eleberria da.
Irati Garmendiak idatzi duen “Titikornio” eleberrian Junek eta bere familiak minbiziaren diagnostikoari nola aurre egiten dioten kontatzen du. Senarrak, amak eta seme-alabek gaixotasuna ikuspegi desberdinetatik bizi dute. Pertsonaia bakoitzak beldurra, mina eta ziurgabetasuna jasaten ditu. Gaixotasunari eta ingurukoengan duen eraginari buruzko kontakizun korala da.
KOMIKIAK
“El club de las marginadas” BeKa eta Camille Méhuren komikia da. Bertan institutuan baztertuta edo desberdin sentitzen diren bost nesken istorioa kontatzen da. Elkar ezagutzean, klub bat sortuko dute beren arazoei elkarrekin aurre egiteko. Bakardadea, jazarpena, autoestimua eta familia-arazoak lantzen ditu. Adiskidetasunari eta besteen laguntza aurkitzearen garrantziari buruzko komikia da.
“Voodoo 1954-1955”, Lorenzo Pascualek editatua, Voodoo aldizkari estatubatuarrean argitaratutako beldurrezko hainbat istorio biltzen ditu. Misterioa, izaki sobrenaturalak eta egoera kezkagarriak agertzen dira kontakizunetan. 1954 eta 1955 artean argitaratutako istorioak biltzen dituen azken bilduma da. Berrogeita hamarreko hamarkadako beldurrezko komiki amerikarraren erakusgarri da.
Hugues Micolen “Garigari” komikia Erdi Aroko Japonia batean kokatzen da, bi klanen arteko gerrak gatazka eragiten duen garaian. Ninja gazte batek gatazkaren jatorria argitzeko balio dezakeen gezi bat berreskuratu eta traidorea aurkitu beharko du. Komikia irudiz soilik osatuta dago, ez du elkarrizkterik eta abentura eta fantasia uztartzen dituen istorio bisuala da.
“Sangoma: los condenados de Ciudad del Cabo”, Caryl Féreyren gidoiarekin eta Corentin Rougeren marrazkiekin, apartheidaren ondorengo Hegoafrikan kokatzen da. Nekazari-langile baten hilketak indarkeria, magia eta fanatismo politikoa nahasten dituen trama azaleratzen du. Ikerketak herrialdeko gizarte- eta arraza-tentsioak ere erakusten ditu. Iraganeko zauriek markatutako gizarte batean kokatutako thriller poliziala da.
“Einstein en el país de Kafka: de cómo Albert cayó por la madriguera y salió de allí con el universo”, Ken Krimsteinen lana, Albert Einsteinen eta Franz Kafkaren munduak modernitatearen garaian lotzen dituen komikia da. Einsteinek erlatibitatearen teoria garatzeko bidean dihardu, eta Kafka El proceso lanerantz hurbiltzen ari da. Bi ibilbideen arteko loturak errealitatea ulertzeko modu berriak erakusten ditu. Modernitateko bi pertsonaia garrantzitsuei egindako hurbilketa grafikoa da.
“Este sitio me mata”, Mariko Tamakiren gidoiarekin eta Nicole Gouxen marrazkiekin, Abby Kitak emakumeentzako akademia elitista batean ikasten hasten denean kokatzen da. Antzezlan baten ondoren, ikasle bat hilda agertzen da eta agintariek suizidiotzat jotzen dute. Abbyk, ordea, ez du azalpen hori sinesten eta ikertzen hasiko da. Misterioa eta nerabezaroarekin lotutako arazoak uztartzen dituen komikia da.