Urriko interesguneak

Urriaren amaieran, Liburutegiak, MediaLab Tabakalerarekin eta Donostia Kulturako Udal Liburutegi Sarearekin batera, Liburutegien Egunaren bederatzigarren edizioa antolatzen parte hartuko du. Edizioaren izenburua Inmigrazioa eta liburutegiak: erronkak eta aukerak izango da. Migrazioaren errealitateari buruz hausnartzeko eta sakontzeko, Liburutegian erakusketa bat prestatu dugu eta horrekin lotutako hainbat interesgune aukeratu ditugu. Sweet promised land: euskal artzainak Ameriketan du izena erakusketak, eta Liburutegiko lehen solairuko beira-arasetan dago.
Interesguneek Jhumpa Lahiri, Chimamanda Ngozi Adichie, Najat El Hachmi eta Monika Zgustova idazleen irakurketa proposatzen dute, euren lanetan immigrazioaren gaia jorratu duten idazleen irakurketekin, alegia. Era berean, beste zentro batzuk ere prestatu ditugu, fikziozko, ez-fikziozko eta DVD proposamenekin.